IKAS ETA JOLAS

“Ikas eta jolas” sekuentzia didaktikoak, ikasleen artean soziolinguistika arloaren inguruko trebeziak garatzea bultzatu nahi du: testuinguruaren azterketa, datu bilketa eta antolaketa, informazio trukatzea, emaitzen deskribapena, hausnarketa, eztabaida eta gisakoak garatzea. Ez du ikuspegi jakin zehatz bat eman nahi, baizik eta honako aspektuetan jartzea arreta: ikasleak inguratzen dituen errealitate soziolinguistikoa interpretatzen laguntzea, ikuspegi pertsonala osatzea, eta euskararen eta eleaniztasunaren aldeko jarreretara ”motu propio” irits daitezen eta jarrera praktikoak har ditzaten lortzea. 

Zazpi unitate didaktiko garatuko dira. Bertan euskararen eta honen historiaren inguruko datu eta pasadizo ezberdinak landuko dira. Honen bidez, euskararen egungo egoera eta hona iritsi arteko ibilbidea ulertu ahal izango dute parte hartzaileek, helburuetako bat euskara balioan jartzea izanik. Hau horrela izateko ordea, ezinbestekoa izango da jolasaren bidezko hezkuntza bultzatzea. Beraz, eduki guztiak jolasen eta dinamika ezberdinen bidez garatzea proposatzen dizuegu.

Diseño sin título